XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez du kontutan hartzen klima bateko lurrean dagoen landare bakoitza batez ere kultur dinamika baten arabera larratzen dela, Montserrat eta Fillat-ek (1990) azpimarratzen dutenez.

Hauek diotenez, Espainian artzantza historiaurreko eredutik (belarjaleen transhumantziak zituenetik) sistemaren giltza landarea haztea deneko eredura pasatu da eta kultur egintza honen inguruan ekosistema espezializatua antolatzen da.

Frantzia aldeko isurialdean ere gertatu da hori, artzainek ekosistema induzitua eratu dutelako (Dendaletxe, 1975).

Protohistoriaz gero artzain-komunitateek ibarretan izandako sedentarismoak ingurugiro naturala hezi beharra izan du, lehenago zegoen mendiko ekosistema gutxienez oinarrizko bi alderditan zehatz-mehatz birsailkatuz:

- Animali arraza gogorrak hautatu behar izan ditu inguruak eskainitako larre guztietara heldu ahal izateko eta mendiko bizimoduko mugekiko erresistentzia eduki ahal izateko.

- Landare-espezieak hautatu egin behar izan ditu nahikoa landare izatearren eta gizakien zein animalien ustiapen handia jasan ahal izatearren.

Oinarri horiek harturik, klimaren eta biologiaren erritmoek ezarritako espazio zein denborazko mugetara moldatu behar izan da.

Landareen produkzioaren eta kontsumoaren arteko desfasea landareak espezifikoki gordetzeko metatuz eta energi gastua ahalik eta gehiena murriztuz konpondu behar izan dira.